Gure hiriek UNESCO rengandik jaso duten Gizateriaren Ondare aitortza ohorea eta nazioarteko aintzatespena dira guretzat, eta, aldi berean, erantzunkizun handia ere bai, onartu beharko duguna balio guzti horien babesa eta kontserbazioa hurrengo belaunaldientzat bermatu ahal izateko.
Zentzu honetan, hainbat betebeharrei heltzeko eginkizuna dute hiriek, hala nola alde zaharren mantentze-lana, zoritxarreko hainbat esku-hartze modernoren ondorioz gertaturiko narriaduraren aurrean ingurugiroaren babesa, izaera monumentala duten eta ondare diren eraikin kopuru handi baten zaharberritze eta errentagarritasuna, eta baita iraganaren konfigurazioa gaur egungo bizi estiloaren parez pare jartzeak sortzen dituen hainbat arazo.
Balio hauen mantentzeak suposatzen dituen zailtasun handien aurrean, eta era berean honek dakarren esfortzu ekonomikoa dela eta, 1993an Gizateriaren Ondare diren Espainiako Hirien Taldea sortu genuen, hiri hauetako ondare historiko eta kulturalaren defentsan era bateratuan ekiteko, eta hirigune historiko hauek hain beharrezko dituzten mantentze-lan eta bizi estilo jakinak indartzeko, proiektu eta proposamen bateratuak eginez, esperientzia elkartrukerako politikak ezarriz, problematika komunei aurre eginez.
Ibilitako urte hauetan, ekintza-eremu desberdinetako esperientziak batu ditugu eta irtenbide desberdinak planteatu, zeinen bidez munduarekin daukagun konpromezuan firme jarraitu dugun, beti ere hiri hauetako bakoitzaren nortasuna mantenduz eta multzo historiko hauetako bakoitzaren aberastasuna beraien banakotasunean datzala onartuz.
Gizateriaren Ondare diren Espainiako Hirien Taldeko alkateak